+34 943 21 23 69 asmoz@asmoz.org

Bezeroak

Gure bezeroen iritzia

Gure zerbitzuen kalitatea ezagutu nahi baduzu, gure edozein bezerori galde diezaiokezu

ASMOZ Fundazioaren bidez, HIZNET Hikuntza Plangintza Graduondoko Ikastaroan eta Soziolinguistikari buruzko formazio ikastaroetan parte hartu ahal izan dut. Bestalde, lankidetza honi esker, Euskal Telebistaren “Tribuaren berbak” saioan oinarritutako “Euskara eta hizkuntzen mundua deskubrituz” sekuentzia didaktikoak errealitate bihurtu ahal izan ditugu.

Parte hartu dudan egitasmo guztietan, ezagutza lantzeko, partekatzeko eta zabaltzeko lan-talde eta giro egokia topatu izan dut beti.

Kike Amonarriz

Soziolinguista eta telebista aurkezlea, -

ASMOZekin elkarlanean egin dugu Proiektuen Zuzendaritzan liderrak direnen formakuntza, Estrategiaren hedapenerako erabiltzen duguna.

Oso kontentu gelditu ginen, bai lana eta formakuntza bateragarri egiten dituen e-learning metodologiagatik eta baita irakaskuntza taldearen profesionaltasunagatik ere.

Josune Retegi

Ezagutzaren Kudeaketa Unitatearen arduraduna, Osakidetza Donostialdea ESIko

ASMOZekin izan dugun harremana beti izan da oso profesionala. Aipatzekotan bere prestutasuna, bere gertutasuna eta etorkizunari aurre egingo dioten lehen mailako gaiak on line ikastaroen bidez gizarteari eskaintzean datza. Irabazi asmorik gabeko erakundea izanik gizarte eta erakundeen begirunea eskatuko nuke

Anjeles Iztueta

Kontaktua

Telefonoa: + 34 943 212 369

Email: asmoz@asmoz.org

Bete formularioa eta zurekin kontaktuko dugu